Kanpomartxo


Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori birmoldatu egin dugu inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez eta, bazkaria egiteari eta bazkaltzeari ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen diegu, erromeria antolatuta. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak 1994.urtean berreskuratu zuen. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinetan egin dugu ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta.

Auzoa
Urteak
Faoeta (Fano)
1994 - 1999
Erandiogoikoa
1995 – 2000 - 2005 - 2015
Magdalena
1996 - 2006
Martiartu
1997 - 2008-2016
Santimami
1998 – 2007-2014
Kukularra
2001 - 2009
Asua
2002 - 2011
Arriaga
2003 - 2013
Lutxana
2004 - 2010 - 2017
Enekuri
2012

 Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna.  Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak:

ü Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea
ü Euskara eta euskaltasuna giro atseginarekin uztartzea
ü Herriko elkarteen arteko harreman sarea sendotzea
ü Kanpomartxo eguna herriko jende askoren agendan sartzea
ü Berbots herriko euskalgintzaren erreferente izatea
ü Kanpomartxo egunak erdaldun askorentzat ere bere xarma izatea 
  
“ Kanpomartxo 1994 – 2017 Euskaldunon eta euskaltzaleon topagunea”


2014ko Kanpomartxoko berrikuntza : KANPOMARTXO KANTUA!!! “Garilak 26” taldeak egina. Gure web orrian deskargatu ahal duzu! Eta, gainera, egunean bertan,  flashmob-a egingo dugu!!! Erandiogoikoko “Auzokide herrikoi elkarteak” koreografia prestatu du guztiok ikasi eta elkarrekin dantza egin dezagun. Berbotsen  web orrian bideoa eskegi dugu herriko taldeek, eskoletako ikasleek eta nahi duen edonork saioak egiteko.

KANTUA ETA FLASHMOB




Hemen dauzkazu beste urte batzuetako argazki batzuk ikusgai:


                                                                             2012ko KANPOMARTXO: ARGAZKIAK

2010ko Kanpomartxoko argazkiak:

KANPOMARTXO GUZTIAK

Gogoan duzu non izan zen.....?
Askotan zaila egiten zaigu Kanpomartxo non eta noiz egin genuen gogoratzea. Hori ez gertatzeko, hona hemen Kanpomartxo guztien kartelak .

1994 - Fano
1995 - Goikoa

1996 - Goierri

1997 - Goierri

1998 - Santi Mami

1999 - Fano

2000 - Goikoa


2001 - Kukularra

2002 - Asua

2003 - Arriaga
2004 - Lutxana

2006 - Goierri

2007 - Santimami

2008 - Martiartu

2009 - Kukularra

2010 - Lutxana

2011 - Asua

2012 - Enekuri



2013 - Arriaga

2014- Santimami

2015 - Erandiogoikoa

 2016 - Martiartu


2017 - Lutxana