Kaixo, lagunok!

Urtero abendu amaieran elkartu ohi gara Altzagako kaleetan antolatu ohi dugun bertso jiran. Kalez kale gabiltza bertsolariek eta musika-taldeek lagunduta, eta giro paregabean urte zaharra bertsoz agurtzen dugu, eta datorrenari ongi etorria egiten diogu.

Aurten ezin izango dugu bertso jirarik egin, baina BERTSO SAIO itzela antolatu dugu! Elkarrekin arratsalde pasa ederra egiteko.

NOIZ?๐Ÿ—“️ Abenduak 19, larunbata
ORDUA?⏰ Arratsaldeko 18:00etan
NON?๐Ÿ“ Irailaren 23a plazako karpan ๐ŸŽช
GONBIDAPENAK: berbots@gmail.com / 621 270 546

Elkarrekin euskara bizi, erabili!

 

Badago martxan Erandioko Berbalagun egitasmoa!

Eta... Zer da Berbalaguna?  Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika behar duten pertsonak batzeko egitasmoa da. Era berean, ohitura galdu eta euskara bizi eta erabili nahi duten lagunek ere izena eman dezakete.

Zertarako? Euskara hobetzeko; gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko; euskaraz bizitzeko; Erandio euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...

Nola? Astean behin talde txikitan elkartuko gara, ordubeteko saioetan, kafetegian, paseoan... Gainera, beste Berbalagun taldeekin batera ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango dugu.

IZENA EMATEKO BIDEAK:

Animatu eta eman izena Erandioko Berbalagunean!

San Agustin jaietako bertso saioa

 

 
 Aurten bizi dugun egoera arraro honek ez gaitu utzi Kanpomartxo behar bezala ospatzen, eta denok genituen planak eta asmoak bertan behera geratu dira, edo atzeratu... Hala ere, betiko ohiturari eutsi nahi izan diogu, eta San Agustinetako bertso saioa mantendu dugu. 

Igande honetan, abuztuak 30, arratsaldeko 18:00etan Erandioko udaletxeko plazan elkartuko gara, Julio Soto, Iker Zubeldia, Alaia Martin eta Inazio Vidal bertsolariekin eta Beรฑat Vidal gai-jartzailearekin. Gomendagarria da 17:30ean egotea, apurka-apurka denok sartzeko.  

Aforo mugatua dela eta, hobe da izena ematea zapatua baino lehen, berbots@gmail.com email helbidera idatziz edo 621 270 546 telefonora deituz, eta zehaztu zenbat lagun etorriko zareten. Igandean bertan zenbakiak banatuko dizkizuegu, dagokizuen aulkian jesartzeko... Eta gogoratu maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela ;)

Igandera arte, eta Gora San Agustin jaiak!

 

Ikasturteari elkarrekin amaiera emateko...topa egin dezagun!

Apurka-apurka, ikasturtea amaitzen doa, eta amaiera ederra emateko, bi ekintza proposatu nahi dizkizuegu:

  • Ekainaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, mintzodromoa. Euskal Herri osoko Berbalagunak ezagutu ahal izateko aukera paregabea! Jitsi Meet baliatuz, berbalagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Taldeak osatuko ditugu Jitsiko geletan, proposatutako gai batzuen inguruan hitz egiteko, eta amaieran denok Jitsi Meet gela berean elkartuko gara eta topa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/mintzodromoa
  • Ekainaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, ardo-dastaketa. Ardo-sorta bat bidaliko dizuegu etxera, eta online ardo-dastaketan parte hartuko duzu, enologo batek gidatua, modu birtualean. Aukeratutako 3 ardoekin eta dastaketaren informazioarekin, dastaketan osatzeko fitxak eta kutxatila bat (Wine Pack) zure etxean jasoko duzue. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/ardo-dastaketa   Ardoak, egokitutako kutxatila eta informazioa eta bidalketa: 29 €. 

Berbalagunak sarera saltoa eman du!








Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktika sarean egiteko aukera eskaini nahi dizuegu: MintzalagunON sarea.
Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaituztegu.
Etxealdian ere , mintzapraktika saioak martxan daude; parte hartu!
https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintzalagunon-sarea/