XXV. KAMPOMARTXO

APIRILAK 20, 21 eta 22

25. urte dira Kanpomartxo ospatzen hasi ginetetik.

Kanpomartxoren hitz gakoak euskara, kultura eta Erandioko herria dira.

Erandioko herrian berebiziko tokia duen jai herrikoi honek, BERBOTS Erandioko euskaltzaleen topaguneak beste erakunde, eragile eta lagunen lankidetzarekin egiten du.

Kanpomartxok 25 urte beteko dituela eta ospakizun bereziak izango ditugu, ostiraletik  igandera. Jai nagusia, betiko formatoan, Akarlanda parkean izango da apirilaren 22an.

GORA KANPOMARTXO!!